Artikulazioaren eta keinuaren balorazioa, mina eta hantura murrizteko terapia manuala, ariketa terapeutikoa eta karga-jarraibideak funtzioa berreskuratzeko eta berrerortzeak saihesteko.
Onenak gara
2003tik laguntzen zaitugu
Mugi Fisioterapian harro gagoz minik gabeko bizitza baterako bidean arreta eta laguntzarik onena eskaintzeaz. 20 urte baino gehiagoko esperientziagaz, gihar eta artikulazioetako hainbat arazo tratatzeko teknika aurreratuetan espezializatuta gagoz. Gure helburua paziente bakoitzarentzako ikuspegi pertsonalizatuan oinarrituta berreskuratze optimoa lortzen laguntzea da.
Inklusioarekiko eta errespetuarekiko konpromisoa
Gure taldea pertsona guztientzat errespetuzkoa eta irisgarria izango dan arreta-esperientzia eskaintzeko konprometituta dago. Argiro sinisten dogu diskriminaziorik gabeko giro baten garrantzian, zure generoa, genero-identitatea, sexu-orientazioa edo beste edozein ezaugarri pertsonal edozein dala be. Osasuna guztion eskubidea da, eta pertsona bakoitzak behar dauan arreta jasoko dauala ziurtatzeko ahalegintzen gara, giro seguru eta errespetuzko batean.
