Guri buruz

conócenos

Onenak gara

2003tik laguntzen zaitugu

Mugi Fisioterapian harro gagoz minik gabeko bizitza baterako bidean arreta eta laguntzarik onena eskaintzeaz. 20 urte baino gehiagoko esperientziagaz, gihar eta artikulazioetako hainbat arazo tratatzeko teknika aurreratuetan espezializatuta gagoz. Gure helburua paziente bakoitzarentzako ikuspegi pertsonalizatuan oinarrituta berreskuratze optimoa lortzen laguntzea da.

Inklusioarekiko eta errespetuarekiko konpromisoa

Gure taldea pertsona guztientzat errespetuzkoa eta irisgarria izango dan arreta-esperientzia eskaintzeko konprometituta dago. Argiro sinisten dogu diskriminaziorik gabeko giro baten garrantzian, zure generoa, genero-identitatea, sexu-orientazioa edo beste edozein ezaugarri pertsonal edozein dala be. Osasuna guztion eskubidea da, eta pertsona bakoitzak behar dauan arreta jasoko dauala ziurtatzeko ahalegintzen gara, giro seguru eta errespetuzko batean.

Tratamenduak eta Fisioterapia

Tendinitisa

Artikulazioaren eta keinuaren balorazioa, mina eta hantura murrizteko terapia manuala, ariketa terapeutikoa eta karga-jarraibideak funtzioa berreskuratzeko eta berrerortzeak saihesteko.

Bihurdurak

Lesio-mailaren balorazioa, mina eta hantura kontrolatzeko terapia manuala, mobilizazioa eta ariketa progresiboa artikulazioan egonkortasuna, indarra eta konfiantza berreskuratzeko.

Bizkarreko minak

Jarreraren eta mugimenduen balorazioa, mina eta gihar-tentsioa murrizteko terapia manuala, ariketa terapeutikoa eta jarrera-higieneari buruzko heziketa mugikortasuna hobetzeko eta bizkarreko minaren agerraldiak saihesteko.

Gihar-lesioak

Lesioaren eta kirol-keinuaren balorazioa, terapia manuala eta teknika espezifikoak, ariketa progresiboa eta berrantolaketa mina murrizteko, sendatzea errazteko eta berrerortzeak saihesteko.

Osteopatia

Gorputz osoaren balorazio globala eta artikulazio, gihar eta faszien gaineko tratamendu manual leuna mugikortasuna hobetzeko, mina arintzeko eta sistema muskuloeskeletikoko tentsioak orekatzeko.

Haurtxoen kolikoak

Haurtxoaren balorazioa eta sabelaldean, diafragman eta digestio-sisteman egiten den tratamendu manual leuna ondoeza arintzeko, hesteetako mugimendua hobetzeko eta kolikoen maiztasuna eta intentsitatea murrizteko.

Zure ongizatea, gure lehentasuna

The largest selection fitness articles exercises workouts, supplements, & community to help you reach your goals!

Mugi Fisioterapian, gure konpromisoa da zure osasun fisikoa berreskuratzen eta minik barik bizitzen laguntzeko arretarik onena eskaintzea. 20 urte baino gehiagoko esperientziagaz eta ikuspegi pertsonalizatu bategaz, zure ongizate-helburuak lortzen laguntzen deutsugu teknikarik aurreratuenak eta eraginkorrenak erabiliz. Gure taldea zure ondoan dago bideko urrats guztietan laguntzeko, zure beharretara egokitutako irtenbideak eskainiz.

Prest al zagoz zure berreskuratzea hasteko? ¡Jarri gurekin harremanetan eta hasi gaur bertan!

© 2026 Mugi Fisioterapia Zentrua. Todos los derechos reservados.